BIOTERMIAKen hemengo baso-biomasaren horniketa eskaintzen dugu Euskadiko sortze termiko berriztagarrien instalazio guztiei. modu jasangarrian ustiatutako egurrarekin egindako erregaia da, bai pellet moduan bai ezpal moduan eskainita.
BIOTERMIAKen produktua merkaturatzeko aukera ematen dugu gure plataformaren bidez, jatorri eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituzten ekoizle guztiei.
Kontsumitzaile eta ekoizle handienak gure Plataforman biltzea lortu dugu Biotermiaken.
Enpresa honek, oso garrantzitsuak izanik biomasa era termikoan erabiltzeko garapenean, Eusko Jaurlaritza proiektuan sartzeak, BIOTERMIAKen prezioen egonkortasuna eta gardentasuna bermatzen du.
Euskal Herriko baso baliabideak “Bioekonomia”ren garapenaren sustraiak eta kalitatezko lehengaiak dira, produktu asko lortzeko eta erregai berriztagarriak garatzeko, ezpala eta pelleta adibidez.
BIOTERMIAK dituen kideen artean BASOEKIN dago, basoen ustiapen jasangarrian jarduteko, hiru baso elkarteek sortutako enpresa. BASOEKINen laguntzarekin, udal eta diputazioei eskain diezazkiekegu bere mendiek sortzen duten energia-baliabide berriztagarriaren kudeaketa osoa, euren beroketa beharrak hornitzeko eta bertako biomasa kontsumoa bermatzeko.