BIOTERMIAKen baso sektorean ditugu gure sustraiak eta baso-biomasarekin sortutako berokuntza instalazioen bultzatzaile izan gara Euskadin. Garai berri honetan basoko ekoizleak eta ezpal eta pellet ekoizleak energia-zerbitzu enpresekin, administrazio publikoekin eta berokuntza instalazioak dauzkaten enpresekin bateratu ditugu.
BIOTERMIAKen erregaiaren horniketan ardaztu gara, hau da, baso-biomasa energia berriztagarri moduan erabiltzerakoan atal garrantzitsuenean. Energia berriztagarrien erabilera Euskadin oraindik horniketa guztiaren %10etik behera dago. Hori dela eta, baso-biomasaren hazkunde potentziala oso handia da.
Basoen azalera Euskadin lurralde osoaren erdia baino handiagoa da. Guztien erdia ustiatzen dira, beti modu iraunkorran, basoetan egunero egur gehiago izan dadin. Horregatik baliabidea ez da agortzen, baizik eta handitzen da. Gainera, basoetan egindako ariketa guztiak Adminiztrazioak gainbegiratutak daude, betebehar ekologiko guztiak betetzen direla argi izateko. Horrela basoak ederto mantentzen dira eta guztiok gozatu ahal ditugu! Azken finean, biomasa baliabide energetiko berriztagarria eta berotegi-efektu gasen igortze gabekoa da, klima aldaketaren kontran lagungarria. Gainera, BIOTERMIAK minimora murrizten du garraioen efektua, Euskadin bertan ekoiztutako biomasa da eta.